XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): giza ontasun naturalean, eskubide naturaletan, etab.

Are, bere burua hobeto aseguratzeko, sistemak, zentzu kritikoaren lekuan, fedea indartzen eta indartzen du, azkenean sistema osoa legitimatzen duena (teokrazia batean bezalaxe), fedea izateraino, ez arrazoiketa.

Fedea demokrazian: demokrazia gizadiaren sistema naturala bezala ulertzen da.

Orduan denak naturala dirudi demokrazian, gauzarik antinaturalenek ere: soldaduzkak, etab., edo Alderdi batek jartzea herri guztiaren Gobernua.

Demokraziak orduan, grazia sakramentala du bapatean lehengo polizia faxistak demokrata bihurtzeko eta lehengo borrokari antifaxistak faxista.

Razionalitate irrazionala Baina honekin paradoxa nahikoa bitxi batera heltzen gara: razionalismoari uko eginez, bizitzaren eta nahimenaren lehentasun aitortza irrazionalistatik abiatu den Mirande, askoz ere razionalagoa dela azken finean, abiatu razionalismotik egin duen, baina bere sistema osoa legitimatzeko lan guztia fedeari gomendatuz bukatzen duen demokrata baino.

(Bigarren partean hobeto konkretatuko dugu hau).

Utz dezagun oraingoz Mirande.

Ortega y Gasset-ek aspaldi ohartarazia da demokrazia mendebaldarraz: historikoki begiratuta, fede hori demokrazia modernuan, XVIII. mendeko Ilustrazioan eta XIX. mendeko borroka liberaletan, razionalitatearen fedea zela barnagoan.

Razionalitatean eta gizartearen eraketa arrazoizko batean sinesten zutelako, sinesten zuten demokrazian behialako iraultzaileek.

Gaur, aldiz, demokraziaren uste onari eusten zion razionalismo klasikoak aspaldi porrot egin duenean, demokraziaren mito soilak jarraitu egiten du pietate publikoan eta propagandako liturgian, baina bere barne-kontraesanaren korapiloan harrapatuta geratzen da, Ortegak ohartarazten zuen eran in El tema de nuestro tiempo: .